OTSOAK BEHAR ZAITU

img

Gure mutilak berriro ere kopako finalerako sailkatu dira. Jarraian bigarren kopa irabazteko prest gaude. Baina Bartzelonara joateko zure laguntza behar ezinbestekoa dute. Izan zu ere otso, izan JUARISTI

Txikion arazoa dirua da. Edo zuzen esanda, diru falta. Zure lana ondo egiteak, askotan, burukomina besterik ez dakarkizu. Ze tristea den, batzutan, zure taldeak galtzea hobea izan litekeela pentsatzea, horrela arazo gutxiago izango dituzulako.
Gure mutilek, Juaristikoek, orain ere lan bikaina egin dute. Berriro ere zilarrezko Leb kopako finalerako sailkatu dira. Nola sailkatu ere!!! Finala non izango eta Bartzelonan. Eta berriro ere diru-eza arazo. 10.000 euro behar. 10.000 euro gehiago. Lehendik, bizi garen pandemeriaren erruz, denboraldi amaierara iritsiko ote garen zalantzak, eta orain, gure jokalarien lan onak, arazoak gehitu.
Nondik atera, nola lortu diru hori? Berriro ere betikoei ate joka hasi beraiek ere gu bezala daudela jakinik? Finalari uko egin? Inolaz ere. Ez gaude amore emateko. Kantxan izerdia bota badute, bulegoetan ere ahalegin osoa egingo dugu. Bartzlonatik kopa ekarriko dugu. Ahalegina behintzat egingo dugu.
Horretarako, orain ere, zure laguntza behar dugu. DIRUBILKETA antolatu dugu. Denok bat eginda, denon artean, lortuko dugu.
Horretarako bi aukera:
Alde batetik mezenazgo aukera: enpresek IFK-CIF dutenek laguntza eskainiz gero ogasunak %18ko desgrabazio gehigarri bat egingo die.
Bestalde herritarrentzat: Edozer laguntza izango da eskertzekoa, baina 50€ tik gora laguntzen dutenei Outlet-ean jantziak eskuratzeko aukera izango dute. 50€ ordaintzen duenak bat eta 80€ ordaintzen duenak 2. Kopa ondoren bi egun ipiniko ditugu eta existentziak agortu arte izango da.
Diru bilketa hori egiteko:
• Kutxabank — ES2220955029151062598064
• Bankinter — ES5901280352840100003661
• Bizum — 675 70 70 10

Txikiok ere irri egiteko aukera izan dezagula!!!
Mila esker